XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musika. Goiria

Gizona beti izan da musika-zale.

Gizonak musika izan dau beti bere pozak eta naigabeak erakusteko bidea.

Bere ta bere erriaren garaipenak eta pozaldiak musikaren bidez agertu izan dauz.

Erri bakoitzak bere musika dauko.

Musikak erriaren gogoa agertzen dau.

Erriaren izakera. Euskalerriak be bere musika dauko. Bere folklore. Folklore berezia. Sakona. Aberatsa. Ugaria. Musika bat erri-girorako. Musika bat eliz-girorako. Baiña beti be euzkal musika.

Euzkaldunak goi-maillan agertu izan dira beti musikan.

Musikalari ospetsuak eta trebeak izan dauz Euzkalerriak.

Ona batzuk: Gorriti, Eslaba, Zapirain, Goikoetxea, Azkue, Iruarrizaga anaiak, Guridi, Zubizarreta, Eskudero, Bastida, Aita Donosti, Aita Olazaran.

Aita Ugartetxea, Solozabal, Aranburu, Otaño, Larrauri, Aranbarri, ta abar.

Abesbatzak eta eresbatzak asko ta oso onak.

Gaurko Euzkadiko Orkesta bat.

Orfeon Donostiarra, Easo, Maitea, Bilboko Korala, Skola Cantorum eta abar.

Bardin abeslariak.

Gaiarre, Mardones, Fagoaga, Laborda, Egino, Urdiain Mungia, Astarloa, Ostiz, ta abar.

Organo-pianoan, arpan, eta bioliñ-txistuan eta akordeoi-jotzalleak be ainbat eta oso aipatuak: Gabiola, Guridi, Zubizarreta, Sarasate, Zabaleta, Zelaia, Anzorena, Garai, ta abar.

Euskera liturjiaren bidez elizan sartzeak on aundia egin dautso euskal musikari.

Meza ederrak, mamitsuak egin dira euzkeraz.

Bardin eliz-abestiak, zoritxarrez sartu dira atzerritar kutsuzko ainbat abesti be.

Naizta euzkeran abestu ez dauke euzkal girorik, ez dauke euzkal doñurik.

Danok alegindu bear gara bai elizan eta bai kalean euzkal kutsua daben abestiak zabaltzen.

Euzkal erria erri kantari izan da beti.

Musikak erriaren gogoa agertzen dau. Erriaren berezitasuna. Erriaren izakera. Erriaren nortasuna.

- Gaurko aurrerapideak ez dau ito bear musika-giroa.

Musikak - Zerantesek iñoanez - biotzak adoretu dagiz eta bizitz-naigebeak arindu.

Musika jakintza guztien gaiñetik dago (Bathoben).

Musika barru-barruraño sartzen da (Sthepenuer).

Beragan musikarik ez dauan gizonak edozetariko saldukeriak eta gaiztakeriak egin daikez (Shakespeare).

Musika era-berbera da on-zuzen eta eder-zale dagiz danak (Platon).

Musikaren bidez griñak berezko atsegina izan oi dabe (Niezche).

Musika maitasun-griña dala esan daiteke (Platon).

Eta bukatzeko bertsolaritza aitatu bear.

Geure geurea dan bertsolaritza. Gure Euskalerriak daukon aparteko elertia. Mundu osoan bakarra seguru asko.

Beti izan dira bertsolariak euskalerrian.

Gaur ugari dira ta onak benetan.

Zoritxarrez bertsolariak ez dabe euki gaur lereuren doaia agertzeko giroa.

Bertsolariak askatasun osoa bear dau bere barneko griña azaltzeko. Barruan sentitzen dauan sua agertzeko.

Tamalez ainbat eta ainbat bertsolari ixillean geratzen dira iñoiz azaldu barik.

Bertsolariak aparteko trebetasuna, aparteko indarra dauko erriaren aurrean.

Gida-aldeiatanda erriaren gogoa pilpilka jartzen dabe.

Jarraituko al'dabe gure bertsolariak euren erriaren gogoa zaintzen eta piztuten.

Politika ez dau gauza barria.

Politika beti izan da munduan.

Politikak beti be gora-bera aundiak izan dauz.

Politika errien onerako izan da batzuetan; kalterako beste batzuetan.

Gizon danak ez dabez asmo onak politika egitean.

Euren eta ingurukoen onura besterik ez dabe billatzen.